Abokatuak Bilbon eta Durangon, zerbitzu juridikoak.

Peña & Salterain Abokatuak, diziplina anitzeko bulego juridikoa da eta zuzenbideko arlo desberdinetan espezializatutako abokatuaz osatuta dago. Gure bulegoak Bilbon eta Durangon (Bizkaia) kokatuta daude eta gure zerbitzuak partikularrei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.

Abokatu buruak hauek dira: Manuel Angel Peña Achurra, 1987. urtetik jarduera profesionalean eta Alberto Salterain González, 2001. urtetik jarduera profesionalean.

Bezeroekin harreman pertsonal eta zuzena izatea dugu helburu, agertzen diren arazoentzat planteatzen ditugun konponbideen alderdi praktikoak eta erabilgarritasunekoak azpimarratuz.


Jarduketa Eremua.

Bulegoak Bilbon eta Durangon kokatuta badaude ere gure lana Bizkaia osoan zehar egiten dugu, bereziki Bilboko eta Durangoko Barruti Judizialetan. Halere, kasua edo lana holan eskatzen badu gure zerbitzuak beste hiri edo lurraldeetan eman ahal ditugu.

* Durangoko Barruti Judiziala: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Zeanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar.

* Bilboko Barruti Judiziala: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Orozko, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduña, Zamudio, Zaratamo, Zeberio.